Mikoleta Euskara Elkartean, 1990 urtean sortutakoa, euskararen normalizazio begira egiten dugu lan.
Orain arte bi ildo bultzatu dira bereziki: euskararen jatorria (gure hizkuntzaren sustraien bila) eta iragarkiak.net (euskaldunen arteko harreman sozioekonomikoak laguntzeko).
Euskararen Jatorriaren Biltzar bi antolatzen lagundu dugu eta bertan euskararen jatorriaz idatzi duten idazle guztiei euren teoriak azaltzeko aukera eskaini diegu. Honen berri helbide honetan dago: www.euskararenjatorria.eu. Orain, sortu den Euskararen Jatorriaren Elkartean hartzen dugu parte.
2005 urtean sortutako Iragarkiak.net webgunearen bidez, euskaldunoi salerosketarako aukera eskaini nahi diegu. Harremanetarako: mikoleta euskalerria org